About avsEuskadi

This author has not yet filled in any details.
So far avsEuskadi has created 158 blog entries.

Hogeita hamar proiektu aurkeztu dira aurtengo AVS Sarietara

Guztira hogeita hamar proiektu eta jarduketa aurkeztu dira AVS Sarien VII. ediziora. Sariok Etxebizitza eta lurzoruaren kudeatzaile publikoen elkarte espainiarrak antolatzen ditu eta bi urtean behin ematen dira. Otsailaren amaieran itxi zen hautagaitzak aurkezteko epea. Edizio honetan, aurreko aldietan baino hautagai gehiago aurkeztu dira. 2018an [...]

2020-03-31T08:47:45+00:00March 31st, 2020|arquitectura, AVS, Eventos|

Eusko Jaurlaritzak 6 milioi euro banatu ditu 84 udalerriren artean irisgarritasunerako laguntzetan

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak 6 milioi euro banatu zituen irisgarritasunerako laguntzen 2019ko deialdian. Euskadiko laurogeita lau udalerrik banatu zuten aurrekontua, diru laguntzen bidez irisgarritasuna hobetzeko eta oztopo arkitektonikoak kentzeko. Diru laguntzok hiri-igogailuak jartzea lehenetsi dute, eragiten duten kostuagatik eta inpaktu sozialarengatik. Zehazki, eraikin publikoetako 7 [...]

2020-03-24T10:23:33+00:00March 24th, 2020|Gobierno Vasco, Birgaitze, Etxebizitza soziala|

Kataluniako Fabregat & Fabregat arkitektura bulegoak irabazi du Zorrotzaurren 66 zuzkidura-bizitoki eraikitzeko lehiaketa

Fabregat &Fabregat Kataluniako arkitektura bulegoaren “Amula hegalarekin” izeneko proiektuak irabazi du Eusko Jaurlaritzak abiatutako lehiaketa 66 zuzkidura-bizitoki eraikitzeko Zorrotzaurren. Proposamen berezi bat bilatzeko xedea zuen lehiaketara 35 proiektu aurkeztu ziren eta epai-mahaiak- Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Saileko eta Bilboko Udaleko ordezkari bina, Rocío Peña eta Juan [...]

Housing Europek 2019ko Jardueren Memoria argitaratu du

Housing Europe, etxebizitza publiko, kooperatiba eta sozialen Europako Federazioak iazko urtean zehar egin zituen jarduerak biltzen dituen Memoria argitaratu berri du. Idatziari "Etxebizitzaren errealitate berria dekodifikatzen" jarri diote izenburu eta Europako etxebizitzari buruzko gogoeta interesgarriak jasotzen ditu, bai eta urte osoko mugarriei buruzko informazioa ere. [...]

2020-03-10T10:28:06+00:00March 10th, 2020|arquitectura, AVS, Etxegintza publikoa|

Agree birgaitze energetikorako proiektu europarra garatuko den auzoen hautaketa egin da

Dagoeneko Gasteizen, Donostian eta Basaurin hautatu dituzte birgaitze energetikoa sustatuko duten auzoak, Agree-Horizon 2020 proiektu europarraren babespean. Guztira, 1940 eta 1970 urteen artean eraikitako ehun bat eraikinen birgaitzeari ekingo diote. Gasteizko kasuan, Zabalgune 21ek Adurtza eta San Kristobal auzoa aukeratu ditu; Donostiako Etxegintzak, gauza bera [...]

2020-03-05T10:20:28+00:00March 5th, 2020|AVS, Etxegintza publikoa, Gobierno Vasco, Birgaitze|

Finantzaketaren garrantzia birgaikuntza energetikoan

Eusko Jaurlaritzak zuzentzen duen Horizon 2020 Agree programa europarraren testuinguruan, aurreko otsailaren 13an jardunaldia egin zen Bilbon auzo mailako birgaikuntza energetikoaren esperientzia berritzaileak aurkeztezko. Mario Yoldik, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariak, alderdi ekonomiko eta finantzarioen garrantzia azpimarratu zuen Europako helburuak lortzeko (2020an [...]

2020-02-26T09:38:17+00:00February 26th, 2020|Gobierno Vasco, Udalerriak, Birgaitze, Etxebizitza soziala|

Sestao Berrik antolatutako Hiri Agendari buruzko Jardunaldi arrakastatua

Aurreko otsailaren 18an, ehundik gora lagun bildu ziren Sestaoko Musika Eskolan Sestao Berrik eta Tech Friendlyk antolatutako jardunaldian. Tokiko berrikuntzarako esparru estrategiko gisa Hiri Agendak aurkezten dituen aukerak ezagutu eta eztabaidatu ziren jardunaldian. Saioak bi zati izan zituen. Lehenengoan, Hiri Agendaren eszenatoki desberdinak aurkeztu ziren [...]

2020-02-21T10:59:36+00:00February 21st, 2020|Eventos, Gobierno Vasco, Udalerriak, Birgaitze, Etxebizitza soziala|

Azbarren hiri-eremua garatzeko hitzarmena izenpetu dute Eusko Jaurlaritzak eta Basauriko Udalak: 345 etxebizitza eta 24 zuzkidura-bizitoki

Joan den otsailaren 5ean, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak eta Basauriko Udalak Azbarren hiri eremua garatzeko hitzarmena sinatu zuten. Bertan, babes ofizialeko 345 etxebizitza eta 24 zuzkidura-bizitoki, batez ere gazteentzat, eraikiko dira. Legealdi honetan, Eusko Jaurlaritzak etxebizitza arloan udalerri bakar batean egingo duen jarduketa handienetako bat [...]

2020-02-17T10:51:57+00:00February 17th, 2020|Etxegintza publikoa, Gobierno Vasco, Etxebizitza soziala|

Jardunaldia Sestaon Hiri-Agenda, Tokiko berrikuntza eta Hiri-garapenari buruz

Datorren asteartean, otsailak 18, "Hiriak pentsatzeko era berri bat. Hiri-agenda” izenpeko Jardunaldia egingo da Sestaon. Tokiko berrikuntza eta hiri-garapeneko politikaren beharra balioztatu nahi da Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko helburuaren aurrean. Sestao Berrik eta Tech friendly-k antolatutako ekimen honek Hiri Agendaren esparru estrategikoak herri mailan eskaintzen [...]

2020-02-14T10:28:39+00:00February 14th, 2020|Eventos, Gobierno Vasco, Udalerriak|

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies