Bidebi Basaurik 10 urte bete ditu

Basauriko Udalaren hirigintzako eta etxebizitzako udal-sozietate publikoa 2010ean sortu zen. Ordutik, etxebizitza babestuak sustatzeko jarduera-eremuen garapena bultzatu du, birgaitzeko laguntzei buruzko informazioa eman du, eta herritarrek Etxebide Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuaren Erregistroan duten sarbidea kudeatzeaz arduratu da (1.500 arreta publiko urtero), bai eta ASAP programa ere, bitartekaritza eginez merkatu librean hutsik dauden etxebizitzak hartu eta arrazoizko prezioan errentan emateko (40 etxebizitza ditu gaur egun hartuta eta 91 errentamendu-kontratu sinatuta 2013tik). Soloarteko 275 udal-aparkalekuren alokairua ere kudeatzen du, erosteko aukerarekin, eta Visesa-ren jabetzako garaje eta lokalak merkaturatzen ditu.

Hamarkada honetan zehar, batez ere Sarratu, Azbarren, San Migel Mendebaldea eta San Fausto-Bidebieta-Pozokoetxe eremuetan jardun du Bidebik. Inguru horretan, berrogeita hamar bat atari eta pabiloi eraitsi dira, ondoriozko birkokatze-kudeaketarekin (80 bizikidetza-unitate), eta 400 etxebizitza berri baino gehiago eraiki dira, bai jabetzan bai alokairuan, eta 800 baino gehiago garapen-fase desberdinetan daude gaur egun.

Bidebik aktiboki parte hartzen du Eusko Jaurlaritzak aurten Tecnaliarekin eta Donostiako Etxegintza, Zabalgune 21 eta Bidebi udal-sozietate publikoekin abian jarri duen AGREE proiektu europarrean. Azken horiek partzuergo bat eratu dute, eta birgaitze eraginkorrerako eredu bat egingo dute, Europako Batzordean aurkeztuko dena. Basaurin, proiektuaren garapenak Hernán Cortes eta Federico Mayo auzoetako 170 etxebizitzen birgaitze integrala eta irisgarritasun unibertsala bultzatuko ditu. 2014 urtean, Bidebik ISO 9001:2008 arauarekin bat zetorren kudeaketa-sistema ezarri zuen, eta 2017an, berriz, UNE 19061 araua, arrisku penalen prebentzioaren konplimenduzko kudeaketari buruzkoa.

2020-10-15T08:35:32+00:00October 15th, 2020|Etxegintza publikoa, Udalerriak, Etxebizitza soziala|

Leave A Comment

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies