Eusko Jaurlaritzak gazteentzako 60 zuzkidura-bizitoki banatuko ditu hilabete honetan Arangoiti auzoan, Bizkaiko hiriburuan. 35 urtetik beherako ehun bat pertsonak etxebizitza horietan hartuko dute ostatu, eta alokairuan entregatuko dira. Z-Bk aldi baterako bizitokirako alternatiba gisa planteatu dira, batez ere gazteen emantzipazioa errazteko. Horregatik, apartamentu horiek alokatzeko gehieneko epea bost urtekoa da.
Arangoitiko 60 Z-Bk beheko solairua eta hiru altuera dituen eraikin batean eraiki dira. 54 apartamentuk -horietako bik, guztiz egokituak- logela bat dute, eta seik, bi. Etxebizitza guztiek sukaldeko altzariak, hozkailua, labea, mikrouhin-labea, bitrozeramika, garbigailua eta ke-kanpaia dituzte. Eraikinak bi igogailu eta berokuntza zentralizatu berriztagarria ditu. Etxebizitzetan berokuntza zoru erradiatzailearen bidez banatzen da. Sustapen-lanak 3,6 milioi euroko inbertsioa izan du. Etxebizitza Saila 55 etxebizitza sozial eraikitzen hasiko da laster Arangoitiko 60 zuzkidura-bizitokion aldameneko lursail batean. Etxebizitza soziala hauek, bi eta hiru logelakoak izango dira, dagozkien trasteleku eta garajeekin. Hiru solairuko bi eraikinetan banatuko dira. Sustapenak 6,5 milioi euroko inbertsioa izango du.
Leave A Comment