” AVS elkartean sartu behar ditugu birgaitzerako hiri-sozietateak “

Luis Carlos Delgado, AVS Euskadiko presidentea.

 

Urriaren 26an AVS Euskadik Zuzendaritza Batzordea berritu eta lehendakari aukeratu zuen Luis Carlos Delgado, Sestao Berriko zuzendari kudeatzailea. Elkarteko arduradun berriarekin hitz egin dugu gaurkotasuneko zenbait gairi buruz.

G: Pandemiak atzeratu egin ditu birgaitze-proiektu asko…
E: Komunitateen bileretan eragina izan du eta erabaki gutxiago hartu dira. Erkidego askotan atzeratu egin da birgaitzeko erabakia, egoera ekonomikoa eta osasun publikoa hobetu arte.

G: Nola bizi izan dute egoera hori etxebizitzaren eta lurzoruaren kudeatzaile publikoek?
E: Etxebizitza-kudeatzaile publikoen garrantzia ikusi dugu aurten, pandemiaren ondorioek kaltetutako herritar askorentzat funtsezko zerbitzua izan garelako. Hainbat udal etxebizitzaren, etxebizitza sozialen eta publikoen errentak salbuesteko prozesuei ekin behar izan diegu, maizterren diru-sarreren murrizketaren aurrean. Errentak eta komunitate-gastuak ordaintzeko laguntza-eskaera ugari izan dira.

G: Azken batzarraren ostean hartu zenuen AVS Euskadiko presidente kargua. Zein erronka ditu elkarteak?
E: Euskadiko etxebizitza-kudeatzaile publikoen alde handi bat ordezkatzen duen hamar bazkidek osatzen dute AVSren Euskal Atala, baina beste zati handi bat falta da, hain zuzen ere, birgaitzearen kudeaketari dagokiona. Birgaitzeko hirigintza-elkarteak gurekin bildu nahi ditugu gure elkartean, Euskadiko etxebizitza-sektore publikoaren ahalik eta adierazgarriena izan dadin. Eta teknikari guztien prestakuntza eta koordinazioa ere lortu nahi dugu, erronka berberei aurre egiten baitiegu egunero eta elkarlanean egin baitezakegu.

G: Nola daude Espainiako AVS elkartearekin harremanak?
E: AVS Euskadiren interesak ordezkatzen ditugu Estatuko elkartean. Gure helburua da lan-, ezagutza eta jardunbide egokien sarea osatzea. Euskadin egiten duguna ezagutzera eman eta Estatuko gainerako lurraldeetatik esperientziak hona ekarri nahi ditugu. AVSren atal guztiekin koordinazio estua bilatzen dugu, gure kudeaketa ahalik eta eraginkorrena izan dadin.

G: Zabaltzen ari al da erkidegoetan birgaitze energetiko eraginkorraren beharra?
E: Etxebizitzak birgaitzea, energiari eta energia-eraginkortasunari lotuta, helburu nagusietako bat dugu. Eta are gehiago orain, gure kudeaketa-egiturak prestatu behar ditugunean, ekonomia suspertzeko Europako funtsak gure udalerrietan ondo bideratzeko.

G: Zer garrantzi hartzen du lankidetza publiko-pribatuak egoera horretan?
E: Gero eta handiagoa. Eta are handiagoa Europako laguntzen aurrean, non eragile pribatuak beharko ditugun funts horiek dakarten kudeaketa-erritmoari eusteko. Lidergo publikoa eta lankidetza publiko-pribatua behar ditugu.

G: Trantsizio energetikoaz gain, trantsizio digitala ere badator…
E: Eraldaketa digitalarekin, iraultza berdea iritsiko da teilatuetara, tokiko energia-komunitateetara, monitorizazio eta aurreordainketarako sistemetara, hau da, erabiltzaileak energiaren aurrean ahalduntzeko sistemetara. Eta horrek ere gure kudeaketaren eraldaketa digitala eskatzen du. Adibidez, espediente guztien administrazio elektronikoarekin. Erabiltzaileak gure erakundeekin duen lotura gero eta modu digitalago eta telematikoagoan gertatuko da.

2020-12-18T15:46:54+00:00December 18th, 2020|AVS, Udalerriak, Birgaitze, Vivienda|

Leave A Comment

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies