Azken urteotan, cohousing-ak bultzada nabarmena izan du Euskal Autonomia Erkidegoan, ekimen berriak plazaratu dira eta administrazio publikoek harreta gehiagpo jarri diote. Ez da fenomeno berria. Izan ere, cohousing-aren jatorri modernoak Danimarkan daude, joan den mendeko hirurogeiko hamarkadan. Hala eta guztiz ere, zentzua nahastu egiten da sarri. Azalpenik hedatuenak cohousing-a elkarlaneko etxebizitza gisa definitzen du, non egoiliarrek aktiboki parte hartzen duten haien diseinuan eta kudeaketan, guzti hori espazio pribatuekin eta komunitatean partekatutako gune eta baliabideekin.
Etxebizitzako Behatokiak berriki argitaratu du eredu horri buruzko azterlan bat, “EAEko cohousing ereduaren diagnostikoa“. Bertan, haren ezaugarriak, beharrak eta arazoak aztertzen dira eta baita egungo egokitze juridikoa eta EAEko plan estrategikoekin duen lotura ere. Azterketa errazteko, hiru kategoriatan banatu da eredua: Cohousing eskuragarria, zailtasunak dituzten kolektiboei etxebizitza libre baterako sarbidea errazteko helburuarekin; Cohousing seniorra, bizitzaren azken etapetan autonomia, independentzia eta bizi-kalitate handiagoak lortzeko formula gisa; eta Cohousing landatarra, bizi-aukera egoki gisa, gizarte eta ingurumen-iraunkortasuna sustatzeko eta landa-eremuak biziberritzen laguntzeko.
Leave A Comment