Euskadin emandako obra handiko lizentzien %85 birgaitzeari lotuta daude

Aurtengo bigarren hiruhilekoan, Euskal Autonomia Elkarteko udalek emandako obra handiko lizentzien %84,5 birgaitze-obrekin lotuta egon ziren; %14,1 oin berriko eraikinetarako izan ziren, eta % 1,4, eraispenetarako. Onartutako obra handiko lizentzien kopuruak ez zuen ia alderik izan urteko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, bai bizitegi-erabilerarako emandako lizentzien kasuan, bai bizitegi-erabilerarako ez direnen kasuan. Urtetik urtera metatutako datuen bilakaera horren irakurketak bi erabilera motak murriztu direla erakusten du.

Datuok Eusko Jaurlaritzak argitaratzen duen Eraikuntzari eta Etxebizitzari buruzko Estatistikan jasota daude. Eragiketa hori EAEko 251 udalek hilero bidalitako datuekin egiten da, udalerri bakoitzean emandako obra handiko lizentziei eta udalak etxebizitza babestua sustatzeko lurzorua erosteari buruzko informazioarekin. Eraikuntzari eta Etxebizitzari buruzko Estatistikaren helburua da zenbatzea zenbat, zer eta non eraikitzen, birgaitzen eta eraisten den Euskal Autonomia Erkidegoan. Obra handiko lizentzia horiei esker, obraren ezaugarri nagusiak ezagutu daitezke (oin berria, birgaitzea edo eraistea), baita eraikinaren eta eragindako etxebizitzen erabilera ere.

2020-09-29T09:05:30+00:00September 29th, 2020|Etxegintza publikoa, Gobierno Vasco, Udalerriak, Birgaitze|

Leave A Comment

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies