Bizigarritasunari buruzko Dekretuak ez ditu azalera erabilgarritzat joko terrazak eta balkoiak

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak espero du urtea amaitu baino lehen onartu ahal izatea Bizigarritasunari buruzko Dekretu berria. Testua laster bidaliko dute Legebiltzarrera, herritarrek parte hartzeko prozesuan egindako aldaketekin. Dekretuak etxebizitzen azalerari eta altuerari, konfort termikoari, ekipamenduari, osasungarritasunari, irisgarritasunari, erabilerari eta mantentze-lanei buruzko oinarrizko baldintzak finkatzen ditu.

Berrikuntza nagusietako bat da terrazak eta balkoiak eraikigarritasun terminoetan ez direla zenbatuko. Dekretuak eraikineko espazio guztietarako ibilbide librea bermatzen du, eta etxebizitza egokituen erreserba bat ezartzen du sustapen berri bakoitzean. Genero-ikuspegia ere txertatzen du, segurtasunik gabeko espazioak saihestuz eta egonlekua, jangela eta sukaldea integratuz, etxeko lanak ikusgarriak eta partekatuak izan daitezen. Etxebizitzaren gutxieneko azalera 35 m2-koa izango da, eta sukaldekoa, berriz, 7 m2-koa.

Leave A Comment

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies