Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak 271 milioi euro bideratuko ditu aurten etxebizitzara

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren 2021eko aurrekontua 506,9 milioi eurokoa da, eta horietatik 161,4 milioi euro etxebizitzarako erabiliko dira. Hala ere, etxebizitza arloko zuzeneko gastu-politiken aurrekontu-ahalmena 271,2 milioi eurokoa da; izan ere, Visesa-ren (99,8 milioi euro) eta Alokabide-ren (92,8 milioi euro) aurrekontuak biltzen ditu. Zenbateko horretatik, % 75 alokairu-politikei zuzenean egotz dakiekeen gastua da, eta % 25 hiria birgaitzeko politikei.

2021-2023 aldirako Etxebizitzaren Gida Plana prestatzen ari da Saila, eta 2021ean Etxebizitzaren Legearen 9 araudi garatzea espero du. Aurreikusten denez, 8.500 familiek izango dute aitortua etxebizitzarako eskubide subjektiboa ekitaldi honen amaieran. Horrez gain, babes publikoko 1.250 etxebizitza eta alokairuko zuzkidura-bizitoki eraikitzen hasiko dira aurten, eta aurreikuspena da, 2021eko ekitaldiaren itxieran, Bizigunek 7.200 etxebizitza erakartzea.

2021-01-07T10:00:38+00:00January 7th, 2021|AVS, Gobierno Vasco, Vivienda, Etxebizitza soziala|

Leave A Comment

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies