Bizitokiak 36 urtetik beherako pertsonei esleituko zaizkie, aldi baterako alokairu-erregimenean.Esleipendunek zenbait baldintza bete beharko dituzte: besteak beste, etxebizitzarik ez izatea jabetzan, herrian erroldatuta egotea eta etxebizitza bat eskatu izana Etxebiden Donostialdea-Bidasoa Beherea aldean. Esleipendunek beren diru-sarrera haztatuen% 30 gaindituko ez duen kanon bat ordaindu beharko dute hilero.
Eusko Jaurlaritzak sustatu ditu zuzkidura-bizitokiok, Errenteriako Udalak Arramendi eremuan lagatako lurzoruaren gainean. Hiru bizitoki mugikortasun murriztua duten gazteentzat izango dira; beste hiru, eskubide subjektiboa aitortuta duten pertsonentzat edo familientzat; zazpi, egiaztatutako etxebizitza-premia berezia dutenentzat, eta 38, gainerako pertsona onartuentzat.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak agindua argitaratu ondoren hasiko da esleipen-prozesua.
Leave A Comment