Renove Programa Integralaren deialdiaren aurrekontua % 37,5 handitu da eta 8,8 milioi eurora iritsi da. 40 urte baino gehiago dituzten eraikin komunitarioen eraginkortasun energetikoa, irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzeko dira laguntzak. Lehen aldiz, balkoiak eta terrazak sortzea edo handitzea ere aurreikusten du programak, baldin eta udal-arauek eta eraikinaren egoerak hori egiteko aukera ematen badute.
Diruz lagunduko diren obren artean daude fatxada edo teilatuen isolamendua, galdarak aldatzea, igogailuak jartzea, atarietan zero kotako obrak egitea eta sarbideetako oztopo fisikoak kentzea, eta aireztapen-sistemak ezartzea, beroa berreskuratzeko.
Birgaitze Integratuko Eremuetan edo Bizitegi Eremu degradatuetan eta Ezkerraldeko, Meatzaldeko eta Oarsoaldeko udalerrietan kokatutako birgaitze-proiektuek lehentasuna izango dute laguntzak esleitzeko orduan. Alokairu babesturako etxebizitzen erditik gora dituzten eraikinek ere lehentasuna izango dute. Etxebizitza bakoitzeko gehieneko diru-laguntza 25.000 eurokoa izango da. Balkoiak edo terrazak sortzeko edo handitzeko diru-laguntzak 5.000 euroraino iritsi daitezke.
Leave A Comment