Etxebizitzen Renove Planak 4 milioi euro mobilizatu ditu Bilboko auzoetan etxe-barruko birgaitzerako

Surbisak kudeatu duen Etxebizitzen Renove Plana, etxebizitzaren barruko obretarako laguntza ekonomikoen ezohiko programa bat da. Pandemiaren aurrean hiriburura suspertzeko Bilbao Aurrera izeneko udal planaren barruan kokatzen da ekimena eta milioi erdi euroko aurrekontua izan du. 2020ko ekainean hasi eta iazko abenduan amaitu, hiriko auzo ahulenetan kokatutako etxebizitzak eraberritzeko 800 laguntza-eskaera jaso ondoren. Diru-laguntzen bidez, etxebizitzen barruko birgaitze-jarduerak finantzatu ahal izan dira, gehienez 6.000 euroko aurrekontu babesgarrira arte. Itzuli beharrik gabeko diru-laguntza, inbertsioaren % 20koa izan da, eta gehien jota 1.200 eurokoa etxebizitza bakoitzeko. Pizgarriek 4 milioi euroko inbertsioa eragin dute egindako erreformekin.

Surbisak, ohiko eremuez gain, hiriko beste alde batzuetara hedatu du bere jarduera aldi baterako programa hau bermatu ahal izateko. Laguntzak Bilboko hogeita hamar auzotan banatu dira. Eskaririk ugarienak Santutxutik, Txurdinagatik, Zazpikaleetatik eta Iralabarritik etorri dira. Obren batez besteko inbertsioa 70.000 euro ingurukoa izan da, eta batez besteko laguntza, %13koa. Berrikuntza gehienak komunetan eta kanpoko arotzerian egin dira, eta ondoren sukaldeetan, barneko arotzerian eta akaberetan egin dira.

2021-02-05T09:44:42+00:00February 5th, 2021|AVS, Udalerriak, Vivienda|

Leave A Comment

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies