Eraikuntza sektorearen suspertzea amaitu da

Eraikuntza sektorearen suspertze-prozesuak lau urte baino ez ditu iraun, 2016tik 2019ra, 2008ko atzeraldi handiaren ostean. Hala adierazten du Etxebizitzaren Behatokiak argitaratutako “Eraikuntzaren sektorea 2019an” gaiari buruzko txostenak. 2019ko ekitaldia eraikuntza-sektorearen suspertze-aldi honen balantze gisa har dezakegu, eta amaierari dagokio, beraz. Iaz, sektoreko BPGa %3,1 hazi zen Euskadin, eta ekoizpenaren pisua, berriz, ez zen %6ra iritsi, higiezinen merkatua bezala, hoztu egin baitzen 2019an.

Suspertze-aldiak ezin izan du lortu krisiaren aurreko ekoizpen-mailara iristea: sektoreak BPGaren %6 lortu zuen 2019an; 2007 urtean, berriz, %10 zen. Enpresa-sarea ere ez da berreskuratu: 2008an, 34.000 enpresa zeuden eta 20.000 izatera murriztu dira hamarkada bat geroago (% 40tik gorako beherakada). Enpleguari dagokionez, 2019an 51.000 lanpostu zeuden, eta 2007an, 85.000. Hala, eraikuntzaren sektorea euskal enplegu guztiaren % 8,4 izatetik % 5,4 izatera igaro da 2019an. 2013az geroztik, 5.000 lanpostu garbi baino ez dira sortu arlo horretan. Hemen, txosten osoa

2020-07-14T10:42:11+00:00June 23rd, 2020|Etxegintza publikoa|

Leave A Comment

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies