Gasteizko Koroatze auzoan birgaitutako etxebizitzek %15 eta %20 artean murriztu dute faktura elektrikoa

Gasteizko Koroatze auzoan Visesak bultzatu dituen birgaitze-lanak amaitu dira 12 eraikinetan. Guztira, 26 atari daude birgaitzeke: hamar atari obretan daude eta falta diren beste laurak laster hasiko dira.Guztira 302 etxebizitza hartzen dituen jarduera honek Europako SmartEnCity proiektuaren esparruan garatzen da. Proiektu horretan, Tartu (Estonia) eta Sondeborg (Danimarka) hiriek ere parte hartzen dute. Obrak, nagusiki, fatxaden eta estalkien isolamendu termikoan, leiho bikoitzen instalazioan eta bero-sarearekiko barne-konexioan oinarritzen dira.

Birgaitutako etxebizitzak monitorizatu egin dira, kontsumo elektrikoa, tenperatura eta hezetasuna erregistratzen dituzten sentsoreak jarrita. Emaitzen arabera, berogailuaren eskaria %50 murriztu da eta faktura energetikoa %15 eta %20 artean aurreztu da. Proiektuak guztira 13 milioi euroko inbertsioa du; horietatik, ia 7 milioi euro etxebizitzak birgaitzeko erabili dira.

Etxebizitzak eta eraikinak zaharberritzeaz gain, Eusko Jaurlaritza eta Udala auzoko hiri-eremua berroneratzeko elkarlanean ari dira, kaleak eta plazak berrituz, mugikortasun jasangarriko jarduketak eginez eta bero-sare berriztagarria ezarriz.

Leave A Comment

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies