Eusko Jaurlaritzak gazteentzako 51 zuzkidura-bizitoki esleituko ditu laster Errenterian
Bizitokiak 36 urtetik beherako pertsonei esleituko zaizkie, aldi baterako alokairu-erregimenean.Esleipendunek zenbait baldintza bete beharko dituzte: besteak beste, etxebizitzarik ez izatea jabetzan, herrian erroldatuta egotea eta etxebizitza bat eskatu izana Etxebiden Donostialdea-Bidasoa Beherea aldean. Esleipendunek beren diru-sarrera haztatuen% 30 gaindituko ez duen kanon bat ordaindu beharko [...]