Aste honetan, “e-lagun” proiektua aurkeztu dute Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak, AVSk eta Alokabide, Donostiako Etxegintza, Sestao Berri eta Bilboko Udal Etxebizitzak gizarte-erakundeek. Proiektu pilotu honen helburua Euskadiko etxebizitza publikoan energiaren kudeaketa integraleko eredu bat lortzea da, dauden baliabideen optimizazioa eta maizterren erosotasuna ahalik eta kostu txikienean bermatzeko.
Proiektua berritzailea da eta energiaren arloko aholkularitzarako zerbitzu aitzindari bat sortzen du, “Energia-kudeatzailea”. Doakoa da eta alokairuko etxebizitzen parke publikoan bizi diren pertsonei azalpenak eta aholkuak emango dizkie kontsumoari eusteko eta faktura murrizteko, etxeetako erosotasuna mantenduz. Energia-kudeatzaileak maizterrei lagunduko die faktura elektrikoaren eta berokuntzaren edo gas naturalaren alderdi guztiak berrikusten, eta kontsumo-ohitura eraginkorragoak gauzatzeko bidea erakutsiko die.
Proiektu-pilotua 2.000 etxebizitza sozialetan garatzen ari da. Etxebizitzok lurralde osoan banatuta daude eta ezaugarri heterogeneoak dituzte antzinatasunari, irisgarritasunari edo energia-hornidura motari dagokienez. Lehen saiakuntzen arabera, lau familiatik hiruk behar baino 100 eta 120 euro artean gehiago ordaintzen dute urtean.
Leave A Comment