Sestao Berri El Sol parkea berritzen eta auzoko berokuntza-sarea handitzen ari da

Bizkaiko Sestaoko beheko aldeko hiri-berroneratzeko lanak datozen lau hilabeteetan zehar luzatuko dira El Sol parkearen birmoldaketarekin. Sestao Berriren gidaritzapean egingo den jarduera berri horretan, zolaketa, argikuntza, hiri-altzariak eta berdeguneak berrituko dira, eta frontoia estaliko da, erabilera anitzeko espazio bihurtu ahal izateko. Hirigune honen berrantolaketak herritarrek aisialdirako asko estimatzen duten gune garrantzitsu honen balioa nabarmenduko du.

Obra horiek ez dira izango hiri-eremu horretan garatuko diren bakarrak ondorengo hilabeteetan; izan ere, aldi berean, district heating edo auzoko berokuntza-sarearen bigarren faseari ekingo diote. Azpiegitura komunitario horrek ur beroz eta berokuntzaz hornitzen ditu uztailaz geroztik inguruko eraikin desberdinetako 250 etxebizitza. Obren bigarren fasean, biomasa-galdara berri bat eta gas naturaleko beste galdara bat jarriko dira galdara-gela komunitarioan, zerbitzua inguruko beste 200 etxebizitzatara zabaltzeko, bai eta etorkizunean birgaitu ondoren sare horretan sartuko diren eraikinetara eta inguruan eraikiko diren berrietara ere. El Sol parkea birmoldatzeko eta auzoko berokuntza-sarea handitzeko lanen aurrekontua 1,2 milioi eurokoa da.

2020-10-05T08:25:27+00:00October 5th, 2020|Etxegintza publikoa, Gobierno Vasco, Udalerriak, Birgaitze|

Leave A Comment

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies