34 zuzkidura-bizitoki esleitu zaizkie gazteei Irunen

Etxebizitzak eraikin berri batean daude, Oinaurre eremuan, eta 36 urtetik beherakoei esleitu zaizkie, gehienez ere lau kide familia bakoitzeko izanda. Etxebizitza mota hori, funtsean, gazteen emantzipazioa laguntzera bideratuta dago, eta, beraz, gehienez ere bost urtera mugatzen da egonaldia. Hileko errentak ezin du maizterren diru-sarreren % 30 gainditu.

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak 3,2 milioi euro inbertitu ditu eraikin hori egiteko, Udalak doan lagatako orube baten gainean. Eraikinak lau solairu eta garajea ditu, eta bizikletentzako aparkalekuak ere baditu. Zuzkidura-bizitokietako bi, mugikortasun urriko pertsonentzat egokituta daude; beste bi, etxebizitza izateko eskubide subjektiboa aitortuta duten bizikidetza-unitateei dagozkie; eta lau, etxebizitza premia berezia duten pertsonei.

Eraikinak energia-kontsumo ia nulua du, eta eraginkortasun aldetik A mailako ziurtagiria lortu du; horretarako, plaka fotovoltaikoak eta aerotermia-sistema bat instalatu dira estalkian, eta bero-berreskuratzailea duen fluxu bikoitzeko aireztapena bizitoki bakoitzean. Gainera, gas-galdarako sistema zentralizatu tradizionala instalatu da. Energia-autokudeaketa ahalbidetzen duen sistema jarri dute bizitoki bakoitzean. Etxebidek 2.036 pertsona erroldatuta ditu Irunen etxebizitza-eskatzaile gisa; % 86k alokairuan nahi du.

2021-07-19T09:32:48+00:00July 19th, 2021|Alokairu, AVS, Gobierno Vasco, Vivienda|

Leave A Comment

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies