AVS Euskadik “Etxebizitzaren aldeko Itun Soziala” sinatu du, 2036ra arteko helburuak zehazten dituena

Guztira 88 erakundek, horien artean AVS Euskadi, “2022-2036 Etxebizitzaren aldeko Itun Soziala” sinatu dute gaur Bilbon. Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak sustatutako dokumentuaren helburua da, besteak beste, alokairu eskuragarriaren eskaintza publikoa handitzea, babestutako etxebizitza iraunkorren kopurua areagotzea eta higiezinen parkearen heren bat birgaitzea 2036. urterako.

“2022-2036 Etxebizitzaren aldeko Itun Soziala” aitzindaria izan zen 2010ean aurkeztutakoaren eguneratzea da. AVS Euskadirekin batera, erakunde sozialek, etxebizitza-kooperatibek, sindikatuek, enpresa pribatuek, elkargo profesionalek, unibertsitateek, zentro teknologikoek eta klusterrek sinatu dute akordioa, besteak beste.

Etxebizitzaren aldeko Itun Sozialak lau helburu kuantitatibo ezartzen ditu 2036ra arte, eta lehentasunezko sei jarduera-ildo bideratzeko. Lortu nahi diren helburuen artean 50.000 etxebizitzaz osatutako parke publiko bat osatzea dago; hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitza nagusien %5 alokairu eskuragarriko eskaintza publikora bideratzea 2036an.

Era berean, babes publiko iraunkorreko etxebizitzen parkea etxebizitza nagusien %12ra iristea eta hamabost urteko epean eraikinen birgaitzea bikoiztea lortu nahi dira. Gaur egun, urteko errehabilitazio erritmoa %1,5ekoa da. Birgaitzeen %3 lortzeak guztira 350.000 etxebizitza eraberritzea ekarriko luke, planaren aurreikuspena amaitzen denean, 2036. urtean. Kopuru horrek, gutxi gorabehera, eraikitako hiru etxebizitzatik bat birgaitzea ekarriko luke.

2022-11-30T14:53:52+00:00November 30th, 2022|AVS, Eventos, Gobierno Vasco, Vivienda|

Leave A Comment

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies