Bidebi Basaurik AGREE proiektu pilotuaren birgaitze eraginkorrerako aurretiazko azterlana esleitu du

Basauri da eraikin pribatuen birgaitze energetiko eraginkorrerako eta irisgarritasunerako Europako AGREE proiektuak garatzen duen EAEko hiru udalerrietako bat. Proiektua Europar Batasunak finantzatzen du Horizon 2020 programaren barruan, eta Eusko Jaurlaritzak bultzatzen du, Ihobe-ren, Tecnalia-ren eta Donostia, Gasteiz eta Basauriko udalerrien partaidetzarekin. Guztira, estimatutako inbertsioa 8,5 milioi eurokoa da, eta urtero 250 tona CO2 murriztu nahi dira aurten eta datorren urtean. Hiru udalerrietan birgaituko diren higiezin-multzoak eraikuntza-tipologia komun batetik abiatuta hautatu dira, esku hartzeko jarraibide komunak, konponbide-proposamenak eta hautaketa bakoitzerako kalkulatutako kostua ezartzeko.

Federico Mayo auzoa, Arizen kokatua, joan den mendearen erdialdean eraiki zuten eta 700 etxebizitza inguru ditu, antzeko higiezinetan banatuak, ertain-baxuko eraikuntza kalitatekoak eta irisgarritasun txarrekoak oro har, igogailurik gabe. Bidebi Basauri sozietate publikoak H+G enpresari esleitu dio auzoko eraikin-prototipoa birgaitzeko aurreproiektuaren aurretiazko azterlana eta idazketa, auzoko eraikuntza guztien ezaugarri komunak hartuta. Enkarguak 14.000 euroko aurrekontua du, eta gehienez ere hiru hilabeteko epean prest egon behar du. Higiezinen patologiei eta gabeziei buruzko informazio teknikoa bildu behar du, bai eta birgaitzeko egin daitezkeen esku-hartzeak zehaztu ere, kostuaren zenbatespenarekin eta egon daitezkeen Estatuko, autonomia-erkidegoko eta tokiko diru-laguntzak kontutan hartuta.

2021-05-19T10:48:33+00:00May 16th, 2021|AVS, Gobierno Vasco, Birgaitze, Vivienda|

Leave A Comment

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies