Bilbok hutsik dauden etxebizitzak zergapetuko ditu hurrengo legealditik aurrera

Bilboko Udalak informazio kanpaina bat jarriko du abian, hirian dauden etxebizitza hutsen jabeak alokairuan eskain ditzaten. Hala egin ezean, zerga bat ordaindu beharko dute hutsik dauden etxebizitzengatik. Neurri hori datorren legegintzaldian indarrean sartzea aurreikusten da. Horrela egiteko, hutsik dauden etxebizitzei buruzko Eusko Jaurlaritzaren dekretua erabiliko du udalak, aurreko ekainean onartua. Dekretu horrek ahalmena ematen die udalerriei metro koadroko 10 euroko kanona ezartzeko biztanlerik ez duten eta bi urte baino gehiago hutsik daramaten etxebizitzei. Biztanlerik gabe eta baldintza horiek betetzen dituzten 2.110 etxebizitza zenbatu ditu Udalak orain arte Bizkaiko hiriburuan. Gehienak jabe partikularrenak dira, eta horietako asko oinordetzaz datoz.

Bilboko Udalak datozen asteetan gutun bat bidaliko die hutsik dauden etxebizitzen jabeei, eta Eusko Jaurlaritzak abian dituen alokairu babestuko programek eskaintzen dituzten bermeei buruzko aholkularitza bulego bat irekiko du. Kanpainaren osagarri, “Pisu bat hutsik baduzu, etxebizitza bihurtzen lagunduko dizugu” leloarekin kartelak jarriko dituzte markesina eta beste euskarri fisiko batzuetan.

Gaur egun, Bilbok alokairuko 6.000 etxebizitzaz eta zuzkidura-bizitokiz osotutako parke publikoa du; horietatik 4.200 udal-jabetzakoak dira eta Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeak kudeatzen ditu. Gainerako etxebizitzak Eusko Jaurlaritzarenak eta Jaurlaritzak kudeatzen dituen jabe pribatuen etxebizitzak dira. Egun, 9.000 pertsona baino gehiagok izena emanda dute Etxebide, Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuan, alokairuko etxebizitza bat lortu nahian Bizkaiko hiriburuan.

2022-11-24T20:12:38+00:00November 24th, 2022|Alokairu, AVS, Gobierno Vasco, Vivienda|

Leave A Comment

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies