Visesak alokairurako 46 etxebizitza babestu eraikiko ditu Otxarkoagan, Udal Etxebizitzei erositako orube batean
Eusko Jaurlaritzak azaroan egindako azken bileran, Bilboko Otxarkoaga auzoan orube bat erosteko baimena eman zuen, bertan etxebizitza babestuen sustapen bat eraikitzeko eta errentan emateko. Lurzorua Bilboko Udal Etxebizitzak udal-sozietatearena da, eta Aixe-Ona inguruan dago, Otxarkoagan. 440 metro koadroko azalera du, eta Visesak 46 etxebizitza babestuko [...]