Etxebizitzaren Renove Planak 5 milioi euro baino gehiago mobilizatu ditu Bilboko etxebizitzak birgaitzeko obra txikietan
Surbisak kudeatzen duen 2022ko Etxebizitzaren Renove Planak ia 900 laguntza-eskaera jaso ditu Bizkaiko hiriburuko etxebizitzak birgaitzeko obra txikiak eginez. Laguntza ekonomikoen ezohiko programa honek 975.000 euroko aurrekontua izan du. Hasiera batean, programak 800.000 euroko zuzkidura zuen, eta 175.000 euro gehiagoz handitu zuten eskaeren kopuru handiari [...]