Ikastaroak AVSren 3R Taldeak sustatzen duen “Birgaitzearen, berroneratzearen eta hiri-berrikuntzaren kudeaketa”ri buruzko prestakuntza eguneratzen du. Edizio honetan, eduki berriak txertatzen ditu eta Europatik datozen funtsak eta estrategiak azpimarratzen ditu.
Ikastaroa urriaren 17an hasiko da eta abenduaren 11ra arte iraungo du, guztira 40 ikastordu. Testuinguru nazionala eta europarra ikuspegi integratzailearekin jorratuko dira (juridikoa, estrategikoa, administratiboa, finantzarioa, soziala, energetikoa, komunitarioa), baita izandako arau-aldaketak, Next Generation funtsak edo kudeaketarako figura berriak ere, besteak beste.
Ikastaroa zazpi modulutan banandu da: Arau-esparrua; Hiri-birgaitzearen eta -berroneratzearen plangintza: metodologia eta adibideak, Hiri-plangintza; 3Ren kudeaketa; 3Ren plangintza; 3Ren herritarren parte-hartzea; Monitorizazioa eta energia-ahalduntzea; eta Jardunbide Egokien tailerra.
Lanerako ingurunea ikasgela birtuala izango da, eta irakasleak, hauexek: Pedro Rodriguez Toyos (Zuzenbidean lizentziatua. Bidebi Basauri), Patricia Molina (Arkitekto-hirigilea. Tecnalia), Luis Carlos Delgado (Enpresa lizentziaduna. Sestao Berri), Elvira Lopez (Arkitekto-hirigilea), Juan Rubio (Arkitektoa. Ciudad 3R Behatokiko zuzendaria), Paloma Bozman (Zaragoza Vivienda), Paisaje Transversal (Hiri analisirako bulegoa), Luis Mª Sanchez (Stechome), eta Jose Zapater (Arkitektoa).
Leave A Comment