Etxebizitzaren Renove Planak 5 milioi euro baino gehiago mobilizatu ditu Bilboko etxebizitzak birgaitzeko obra txikietan

Surbisak kudeatzen duen 2022ko Etxebizitzaren Renove Planak ia 900 laguntza-eskaera jaso ditu Bizkaiko hiriburuko etxebizitzak birgaitzeko obra txikiak eginez. Laguntza ekonomikoen ezohiko programa honek 975.000 euroko aurrekontua izan du. Hasiera batean, programak 800.000 euroko zuzkidura zuen, eta 175.000 euro gehiagoz handitu zuten eskaeren kopuru handiari erantzun ahal izateko. Oro har, planaren aplikazioak bost milioi euro baino gehiago mobilizatu ditu du etxebizitzak birgaitzeko obra txikien bidez.

Laguntzak lerro desberdinetan banatu dira, etxebizitzak eraberritzeko eta irisgarritasuna hobetzeko 60 urtetik gorakoentzako edo desgaitasuna dutenentzako. Eskaera gehienak irisgarritasuna hobetzeko eta etxebizitzetako bainugeletako eta kanpoko arotzeriako obrak egiteko izan dira.
Las ayudas se han tramitado en todas las zonas de la ciudad, siendo Santutxu el barrio que ha concentrado el mayor número de expedientes. Le siguen Indautxu, San Pedro de Deusto, Txurdinaga, San Ignacio y Abando. Sin embargo, si se atiende a la inversión media por vivienda, la lista de barrios estaría encabezada por Basurto, Arangoiti, Ibarrekolanda, San Francisco, Larraskitu e Iralabarri, donde las ayudas por obra realizada han superado una media de 1.200 euros, debido al mayor importe de los trabajos efectuados.
Laguntzak hiriko eremu guztietan izapidetu dira, eta Santutxu izan da espediente gehien bildu dituen auzoa. Ondoren, Indautxu, Deustuko San Pedro, Txurdinaga, San Inazio eta Abando daude. Hala ere, etxebizitza bakoitzeko batez besteko inbertsioari erreparatuz gero, auzoen zerrendako buru Basurtu, Arangoiti, Ibarrekolanda, San Frantzisko, Larraskitu eta Iralabarri izango lirateke. Auzo horietan egindako lanen zenbatekoa handiagoa izan da, eta egindako obra bakoitzeko batez besteko laguntzak 1.200 eurotik gorakoak izan dira.

2022-11-22T15:48:54+00:00November 22nd, 2022|Gobierno Vasco, Udalerriak, Birgaitze, Vivienda|

Leave A Comment

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies