Agree proiektuak irtenbide alternatiboak aztertzen ditu, bizilagunekin aurrez aurreko bilerak egitea ezinezkoa delako

Covid-19aren pandemiak ezarritako murrizketen ondorioz, Agree birgaitze eraginkorrerako proiektu europarraren bazkideei ezinezkoa egin zaie erkidegoetako bizilagunekin aurrez aurreko harremanak eta bilerak egitea. Proiektu hori Eusko Jaurlaritzak gidatzen du, eta bertan parte hartzen dute Tecnaliak, Ihobek eta jarduerak egingo diren hiru udalerrietako hirigintza-sozietateek: Bidebi-Basauri, Ensanche XXI Zabalgunea eta Donostia Etxegintza.

Agree Arabako hiriburuko Adurtza eta San Kristobal auzoetan garatuko da; Donostiako Intxaurrondon; eta Basauriko Federico Mayon. Aurrez aurreko bileren helburua proiektua azaltzea zen eta laguntza ekonomikoei eta finantzaketa-mekanismoei buruzko informazioa ematea. Topaketak egin ezin direnez, informazio-materiala prestatu eta entregatuko da, udalerri bakoitzeko birgaitzearen berezitasuna azaltzen duen liburuxka batean bilduta eta birgaitu beharreko multzo bakoitzaren behar espezifikoak zehazten dituen gutun pertsonalizatu bat bidalita. Gutunaren osagarri gisa, aldi baterako telefono bidezko arreta-zerbitzu bat martxan jartzea ere aurreikusten da, beharrezkoa den kasuetan.

2020-11-11T10:44:46+00:00November 11th, 2020|AVS, Gobierno Vasco, Udalerriak, Birgaitze|

Leave A Comment

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies