Jendeari begira oso arrakastatsua izan da 2018ko AVS Sariak banatzeko zeremonia

Bart, “Etxebizitza Sozialeko Jarduera Onenen, Zaharberrikuntzaren eta Zerbitzu Publikoen Kudeaketaren 2018ko AVS Sariak” banatu ziren Bilbon, Bizkaiko hiriburuko Arriaga antzokian egindako ekitaldian. Sari-banaketa oso jendetsua izan zen, eta honako hauexek parte hartu zuten bertan: Eusko Jaurlaritzako Etxebizitzako sailburua, Iñaki Arriola; Sustapen Ministerioko Etxebizitzarako Laguntzetako eta Politikako zuzendariorde nagusia, Anselmo Menéndez; eta Bilboko Udaleko alkateordea eta Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotzi ordezkaria, Alfonso Gil.

Hona hemen AVS Sarien seigarren edizioan banatutako sarien zerrenda:
Obra Berriko Eraikuntza Onenaren Sariaren irabazlea: “Bartzelonako Tànger eta Àlaba kaleetako 47 etxebizitza sozial, aldi baterako 20 bizitoki eta aparkalekua”. Sustapena Bartzelonako Institut Municipal de L’habitatge i Rehabilitaciók bultzatu du.
• Kategoria honetako akzesitaren irabazlea: Reusing Posidonia, “Formenterako Sant Jaume kaleko alokairupeko eta babes publikoko 14 etxebizitza” egiteagatik. Proiektua Balearretako Etxebizitza Institutuak (IBAVI) sustatu du.
Etxebizitzen Parke Sozialaren Administrazioko eta Kudeaketako Jarduketa Onenaren Sariaren irabazlea: “Etxebizitzarako Eskubidearen aldeko Udal Bulegoko Elkarbizitza Programa”. Sevillako Etxebizitza, Lurzoru eta Ekipamenduko Udal Enpresak jarri du abian.
• Kategoria honetako akzesitaren irabazlea: “Castellón de la Planako “San Lorenzo” Etxebizitza Publikoen Taldeko Jarduketa Integral Jasangarrirako Programa”. Entitat Valenciana d’habitatge i Sòleko jarduketa da.
Hiri Zaharberrikuntzako eta Biziberrikuntzako Jarduketa Onenaren Sariaren irabazlea: “Sestaoko Txabarri-El Sol ZIGeko inguruneko “Arkuaren Etxea” etxebizitza-eraikin adierazgarria osorik zaharberritzeko proiektua”. Proiektua Sestao Berrik sustatu du.
• Kategoria honetako akzesitaren irabazlea: Valentziako “El Cabanyaleko Ikasleen Egoitza”. Udaleko Hiri Jarduketak erakundeak sustatu du (AUMSA).
Zerbitzu Publikoen Kudeaketa Instrumental Onenaren Sariaren irabazlea: Malagako Etxebizitzako Udal Institutuko “Malagako Etxebizitza Duinerako Eskubidearen Kudeaketa”.
• Kategoria honetako akzesitaren irabazlea: Valentziako Erkidegoko “Mislatako Udal Aparkalekuak”.
• Edizio honetan Bilboko Udal Etxebizitzak Tokiko Erakunde Autonomoak kudeatutako “Bilboko etxebizitza sozialaren mendeurrenari” emandako ezohiko saria.

2018-05-21T08:34:35+00:00May 17th, 2018|AVS, Eventos, Birgaitze, Etxebizitza soziala|

Leave A Comment

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies