Abenduaren 14an eta 15ean, AVS eta AVS Comunitat Valencianak antolatuta, eta Valentziako Generalitatearen Bigarren Presidenteordetza eta Etxebizitza eta Arkitektura Bioklimatikoaren Kontseilaritzaren eta Valentziako Eraikuntzaren Institutuaren laguntzarekin, “Eraikinak birgaitzeko ordua” izenburupeko jardunaldia egingo da Valentzian.Bi saioetan zehar, jardunaldiak hiru gai-multzo jorratuko ditu: Plangintza, kudeaketa, fiskalitatea eta finantzaketa; Hiri-birgaitze eta berroneratze kasu errealen esperientziak; eta Berrikuntza eta ezagutzaren transferentzia. Esan behar da jardunaldia interes handia pizten ari dela, orain arte hirurehun pertsonak baino gehiagok eman baitute izena aurrez aurreko eta online saioetan.
Lehenengo saioa abenduaren 14an izango da, asteazkena, arratsaldean, eta lehenengo gai-multzoa garatuko da, Plangintza eta Kudeaketari buruzko eztabaida-mahai batekin hasiko dena. Atsedenaldiaren ondoren, landuko diren gaiak Estrategia, Erakunde Instrumentalak eta Fiskalitatea izango dira. Jardunaldia amaitzeko, gai-multzo horri buruzko beste mahai-inguru bat egingo da, eta sektoreko eragileek parte hartuko dute.
Abenduaren 15ean, osteguna, gainerako bi gai-multzoak jorratuko dira: Jardunbide Egokiak eta Hiri Berroneratzea. Azken horretan, besteak beste, Sestao Berriko zuzendari kudeatzaile Luis Carlos Delgadok “Txabarri SestaOn bizi” jarduera-programa aurkeztuko du. Azken gai-multzoa berrikuntzari eta transferentziari buruzkoa izango da.
Informazio gehiago: https://gestorespublicos.org/media/files/contenidos/noticias/programa-3R-15-12-22-637f752a73c1c.pdf
Izena emateko: https://forms.gle/FMFFPWn7UN3ABLiEA
Leave A Comment