AVSk eta AVSko Gizarte Lana eta Europako eta Nazioarteko Harremanetarako Taldeek elkarlaneko etxebizitzari buruzko jardunaldia antolatu dute Valladoliden. Jardunaldia irailaren 22an, ostegunean, izango da, bertako Udalaren eta Udalaren Lurzoru eta Etxebizitza Sozietatearen laguntzarekin.
Etxebizitza kolaboratiboa egoitza-baliabide berritzailea da, eredu tradizionalaren ordezkoa. Nahiko ezezaguna da, eta, oro har, zalantzak azaltzen ditu herritarren artean. Jardunaldi honen helburua ezbai horiek argitzea da, elkarlaneko etxebizitza-eredua zabaltzen eta hedatzen laguntzeko. Europan eta Espainian indarrean dauden ereduak aztertuko dira, era arin eta zuzenean, eta dauden jardunbide egoki batzuk zehatz-mehatz landuko dira.
Jardunaldia aurrez aurrekoa da, baina online ere zabalduko da (https://forms.gle/1dN5zm3iVx8rJVPg6). Lehenengo hitzaldietan, Espainian (María Pilar Alguacil Marí, Valentziako Unibertsitatea) eta Europar Batasunean (Darinka Czischeke, Delfteko Unibertsitate Teknologikoa, Herbehereak) elkarlaneko etxebizitzaren testuingurua, tipologiak eta funtsezko edukia jorratuko dira. Ondoren, mahai-inguru batean, jardunbide egokiei buruz eztabaidatuko da, honako hauen partaidetzarekin: “La Balma”, Cooperativa Sostre Civic; Iván Gallardo (IMHAB); Mª Isabel Llanos (Rivas Vaciamadrid) eta Jose Maria Escolástico (Bilbao Etxebizitzak). Mª Loreto de la Fuente (VIVA Valladolid) izango da moderatzailea. Azken hitzaldia Finantzaketari eta Europako Programei buruzkoa da (Elkarlaneko Etxebizitzaren aldeko Hirien Sarea proiektu europarra), eta etxebizitza-politiken berrikuntzako aholkularia, IMHABen laguntzailea eta AVSren Europako eta Nazioarteko Harremanen Taldeko koordinatzailea den Maite Arrondoren ardura izango da.
Leave A Comment