Sevillan, datorren astean, etxebizitza publikoarekin eta horren inguruan jarduera profesionalekin lotutako hainbat ekitaldi izango dira. Ekitaldiok urriaren 27, 28 eta 29an egingo dira, Emvisesa, Sevillako etxebizitza, lurzoru eta ekipamenduko udal enpresak antolatuta. Aipatutako hiru egun horietan zehar, “Etxebizitza Sozialari buruzko Sevillako IV. Jardunaldiak” egingo dira. Jarduera programa zabala izango dute, eta etxebizitzari buruzko eta etxebizitzarekin lotutako beste diziplina batzuetako aditu nazionalen ponentzia, hitzaldi eta erakusketa ugari izango dira. Etxebizitza Sozialari buruzko Jardunaldien izenburu, “Etxebizitza 360º” da.
AVS Espainiako Etxebizitza eta Lurzoru Kudeatzaile Publikoen Elkartearen Batzar Nagusia urriaren 28an, ostegun arratsaldean, egingo da, elkarteko afiliatuei mugatutako bilera batean. Batzarra 2020ko AVS Sari Banaketa ekitaldiaren ostean hasiko da. Sariok iaz banatu behar ziren, baina atzeratu egin zituzten koronabirusaren pandemiak ezarritako murrizketen ondorioz. Galan zehar, Eraikuntza berriko, etxebizitza sozialen kudeaketako, Ingurumen-kudeaketako, Birgaikuntzako eta zerbitzu publikoetako Jardunbide Hoberenen sariak banatuko dira. Sariotara zenbait proiektu aurkeztu dira Euskaditik.
Leave A Comment