Otxar Opengela hurbileko bulegoak zazpi aholkularitza-bilera egin ditu auzotarren artean aurten

Eraikinak birgaitzeko eta hiri-berroneratzerako Opengela ekimen europarra garatzen den lekuetako bat da Bilboko Otxarkoaga auzoa da. Helburua da eko-auzoa bihurtzea, sozialki jasangarria, elkartegintzako sarearen inplikazio zuzenarekin, auzoa erabat biziberritzeko, alderdi ekonomikoak, enplegua eta gizarte-kohesioa barne.

Bide horretan, Otxar Opengela izenarekin bataiatutako hurbileko auzo bulegoan eraikinen birgaitzerako zazpi bilera egin dira auzotarren artean aholkularitza ahalbidetuz. Leihatila bakar gisa jarduten duen Bulegoko langileek partikularrei ere aholkua ematen diete, zalantzak argituz eta birgaitze-obren finantzaketari eta banakako laguntza publikoen izapidetzeari buruzko informazioa zabalduz. Bulegoak, gainera, hiri-berroneratzeari buruzko ikerketa-gune bat du, erabilera anitzeko aretoekin, eta horietan hiri-berroneratzeari buruzko hainbat ikastaro eta tailer eman direla gogora genezake.

Horizon 2020 programaren finantziazio europarra duen proiektu honen garapenaren hirugarren urtea da. Eusko Jaurlaritzak koordinatzen du, Bilboko Udal Etxebizitzen parte-hartzearekin eta eremu publiko eta pribatuko beste erakunde batzuen lankidetzarekin. Otxarkoagak bezala, Eibarko Txonta auzoak ere badu Opengela bulego bat, beste proiektu-pilotu bat baita, Bilbokoaren parean. Otxarkoagaren kasuan, energia-eraginkortasuneko eta irisgarritasun unibertsaleko irizpideak dituzten birgaitze-jarduketak bost eraikinetan kokatzen dira; guztira, 16 atari eta 240 etxebizitza.

2021-07-16T08:52:25+00:00July 16th, 2021|AVS, Cursos, Eventos, Gobierno Vasco|

Leave A Comment

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies