Etxebizitzako Behatokiak, Euskadiko Etxebizitzari buruzko Laburpen Txosten bat argitaratu du, 2021. urteari buruzkoa. Txosten horretan, halaber, sektoreak 2022ko ekitaldiko lehen seihilekoan izan duen portaeraren lehen aurrerapena ere jaso da.
Azterketak gogoratzen duenez, 2022ko lehen seihilekoan energiaren eta garraioaren kostuen igoera handia izan da, eta horrek inflazioa azken hamarkadetan ez bezala igotzea ekarri du, urte arteko % 10era iritsi arte. Eraikuntza-sektorearen gaineko eragina neurritsua iza da 2022ko lehen sei hilabeteetan, eta, ondorioz, etxegintza-jarduerak eta, bereziki, birgaitze-jarduerak erritmo handi samarrari eutsi diote, eta sektoreko enpleguak nabarmen hazten jarraitu du.
Halere, txostenak adierazten du etxebizitzaren merkatuak eta hipoteka-merkatuak, aldiz, moteltze-zantzuak izan dituztela. Europako Banku Zentralak goitik behera aldatu zuen zero tasa edo tasa negatiboekin aspalditik zuen dirupolitika hedakorra eta Euriborra ehuneko 2,5 puntu hazi zen hilabete gutxi batzuetan. Horren ondorioz, 2022an hipoteken eraketa-erritmoa nabarmen murriztu da lehen 8 hilabeteetan, eta hipoteka berri horiek ordaindu behar duten kuota, berriz, nabarmen hazi da. Hala eta guztiz ere, oraindik ez da ikusten eragin sozial handirik, eta hipoteka-betearazpenen eta etxegabetze judizialen kopuruak ez du erakusten gorakada adierazgarririk 2022ko lehen seihilekoan.
2021eko Euskadiko Etxebizitzari buruzko Laburpen Txostenari eta 2022ko Lehen Seihileko Aurrerapenari buruzko informazio gehiago hemen:
https://www.etxebide.euskadi.eus/contenidos/informacion/ovv_adm_sintesis21/eu_ovv_admi/adjuntos/Informe-Sintesis_2022_EUS.pdf
Leave A Comment