Etxebizitzak eta eraikinak birgaitzeko laguntzak urte osoan eskatu ahal izango dira

Orain arte, beharrezkoa zen laguntza publikoen urteko deialdia argitaratu arte itxarotea. Eusko Jaurlaritzak etxebizitzak eta eraikinak birgaitzeko laguntzen duen araudia eguneratu egin du datozen urteetarako, eta urte osoan eskatu ahal izango dira. Agindua irailean jarriko da indarrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren. Eraikinen birgaitze integralerako laguntzek, besteak beste, eraginkortasun energetikoa eta irisgarritasuna hobetzea, balkoi eta terraza berrien bidez, edo lehendik zeudenak handiagotuta, kanpoko bizigarritasuna hobetzea jaso beharko dute. Diru-laguntza bereziak izango dira 65 urtetik gorako pertsonenentzat eta desgaitasuna eta 12.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituztenentzat ere. Bizigune programari etxebizitza huts bat lagatzen dioten jabeentzako ere onura bereziak aurreikusten dira programan.

Laguntzak hiru lerrotan banatuko dira: 1go Lerroa, etxebizitzak edo familia bakarreko eraikinak birgaitzeko; 2. Lerroa, eraikinetan komunitate-jarduketak egiteko; eta 3. Lerroa, eraikin edo blokeetako birgaitze integralak egiteko. Diru-laguntzen zenbatekoa errenta-mailaren eta gauzatu beharreko obra-motaren araberakoa izango da. Hasiera batean, programatutako laguntzak 28,9 milioi eurokoak dira guztira, baina “Next Generation” funtsekin kopurua handituko da datozen asteetan.

2021-07-27T10:18:13+00:00July 27th, 2021|AVS, Gobierno Vasco, Birgaitze, Vivienda|

Leave A Comment

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies