Bilboko Ametzolan eraikitako 66 zuzkidura-bizitokietako lehen maizterrek apirilean hartuko dituzte etxebizitza berriak

Zuzkidura-bizitokiak alokairu sozialeko etxebizitzak dira, aldi baterakoak eta instalazio eta zerbitzu komunak dituztenak. Gazteen kasuan, gehienez ere bost urtez okupatu ditzakete. Bilboko Ametzola auzoan eraikitako 66 zuzkidura-bizitokiak zazpi solairuko bloke batean banatzen dira, eta garaje-plaza, txokoa eta garbitegia dituzte, baita hamar bat hiri-baratzetako partzela ere, eraikinaren estalkian jarrita. Hiri-baratze horietarako espazioa hamar lurzatitan banatu da. Lursail horiek landatzeko interesa duten maizterren artean zozketatuko dira. Ametzolako zuzkidura-bizitokiek 30 eta 40 metro koadro arteko azalera dute, mugikortasun urriko pertsonentzat direnek izan ezik, horiek 51 metro koadro hartzen baitituzte.
66 zuzkidura-bizitokietatik, erdiak, 33, 30 urtetik beherako gazteentzat dira; 18 etxebizitza, 65 urtetik gorakoentzat; eta gainerako 15 etxebizitzak, etxebizitzarik izan ez eta egoera ahulean daudenen kasuetarako gorde dira. 66 zuzkidura-bizitokietatik sei, mugikortasun urriko pertsonentzat prestatuta daude. Bizitokiok eskuratzeko, 30 urtetik beherako pertsonek lanbide arteko gutxieneko soldataren pareko edo gehiagoko diru-sarrerak izan behar dituzte, gehienez ere halako bi. Alokairuen prezioak hilean 150 eta 350 euro artekoak dira, maizterren diru-sarreren arabera.

2021-03-31T18:10:12+00:00March 31st, 2021|Alokairu, Alokairu soziala, AVS, Vivienda|

Leave A Comment

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies