Eraikuntza Berriko, Etxebizitza Sozialaren Kudeaketako, Ingurumenaren Kudeaketako, Birgaikuntzako eta Zerbitzu Publikoetako Praktikarik Onenari ematen zaizkion AVS Sariak urriaren 28an, osteguna, banatuko dira Sevillan, Club Antares-en, Torre Sevillan. Ekitaldia arratsaldeko 14:00etan hasiko da eta Bilboko Udal Etxebizitzen zuzendariorde operatibo eta juridikoa eta AVSren Talde Sozialeko koordinatzailea den Jose Maria Escolastikok gidatuko du.
Sariak 2020. urteko ediziokoak dira, koronabirusaren pandemiaren ondorioz atzeratu behar izan zena.. AVS 2020 Sariak lau kategoriatan banatuko dira: Obra berriko eraikuntza onena, Etxebizitzen parke sozialaren administrazio eta kudeaketa arloko jarduketa onena, Hiri-birgaitze eta biziberritzearen arloko jarduketa onena eta Gizarte zerbitzuen kudeaketa instrumental onena. Horiei bosgarren sari bat gehituko zaie: Ingurumen kudeaketa hobea izan duen enpresaren saria. Kategoria bakoitzeko sariez gain, epaimahaiak accesitak emateko ahalmena du edozein atalean.
Epaimahaia joan den martxoan bildu zen, eta honako hauek parte hartu zuten bileran: epaimahaiburu, Jeronimo Escalera, AVSko presidentea; Francisco Javier Martin, Etxebizitza eta Lurzoruko zuzendari nagusia, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministeriokoa; Sorcha Edwards, Housing Europe-ko idazkari nagusia; Bruno Sauer, GBCe-ko zuzendari nagusia; Juan Rodriguez, Visogsa-ko zuzendariordea; Xavier Valls, arkitektoa eta Associació de gestors de polítiques socials d’habitatge de Catalunya-ko kidea. Javier Mochales, Concovi-ko zuzendari teknikoa (Espainiako Etxebizitza Kooperatiben Konfederazioko presidentearen ordezkari gisa jardun zuen); Luciano Poyato, Hirugarren Sektoreko Plataformako presidentea; eta Antoni Sorolla, Sogeviso-ko Erakunde Harremanetarako zuzendaria; AVSko kudeatzaile ohia den Francisca Cabrera idazkari gisa jardunez eta ahotsarekin, baina botorik gabe, Enrique Bueso, AVSko gerentea.
Leave A Comment