AVS online ikastaro berria: “Zerbitzu publikoen kudeaketa udal sozietate publikoaren aldetik”

AVSren Zerbitzuak Kudeatzeko Lantaldeak online ikastaro berri bat prestatu du, “Zerbitzu publikoen kudeaketa udal-sozietate publikoaren aldetik” izenburupean. 30 orduko iraupena izango du eta apirilaren 19an hasi eta maiatzaren 28an amaituko da. Gaur egun toki-erakundeek kudeaketa berreskuratzeko duten joerari erantzun nahi dio ikastaroak; hain zuzen ere, administrazio titularrek zerbitzu publikoen kudeaketa berreskuratzeko joerari. AVSk antzeko ikastaro bat antolatu zuen 2019an, eta, orain, gaiari sakonago ekin nahi dio, udalen menpe berriro finkatzeko prozesuen konplexutasuna dela eta. Prestakuntzak legegintzaren aldetiko berrikuntzak aztertuko ditu, bai eta sozietate horien kontzepzioa eta jarduteko era neurri handi batean aldatu duten doktrinaren eta jurisprudentziaren interpretazio berriak ere.

Ikastaroa bost modulutan banatzen da, bakoitza 6 ordukoa: kudeatzaile publikoaren gaurkotasun juridiko-ekonomiko eta soziala (Enrique Bueso Guirao eta Juan Manuel Pérez Mira); Lan-kontratazioko prozesu praktikoa eta kontratazio-organoaren erantzukizunak (Francisco García Martínez); Ingurune propioko enkargu espezifikoa (Fernando Díaz Cano); Zerbitzu baten zuzeneko kudeaketarako enkargua (Jordi Gimeno Vilanova); eta Udal sozietate publikoen aldetik Garapen Jasangarrien Helburuen kudeaketa (Emilio Altur Mena). Lan-ingurunea AVSren Gela Birtuala izango da. Bertan, eztabaidarako eta kontsultetarako foroa, tutoretza-sistema, lanak eta asteko webinarra irekiko dira, baita irakaskuntza-materiala ere. Izena emateko epea apirilaren 16an amaituko da.

2021-04-13T16:16:03+00:00April 12th, 2021|AVS, Cursos, Eventos, Legegintza|

Leave A Comment

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies