“Ondarea eta Modernotasuna”, MUGAK Nazioarteko Arkitektura Bienalaren III. edizioaren leloa

MUGAK Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren hirugarren edizioa urriaren 27tik azaroaren 30era bitartean egingo da, “Ondarea eta Modernotasuna” lelopean. Erakusketak eta hitzaldiak Euskadiko hiru hiriburuetan egingo dira. Erakusketa nagusia Donostiako Euskadiko Arkitektura Institutuan izango da eta Carme Pinós arkitekto katalanaren sormen prozesua eta lan egiteko modua hartuko ditu ardatz. Bilbok, bestalde, 1962an Arkitekturako Sari Nazionala lortu zuen Juan Daniel Fullaondoren arkitektura bilbotarrak, 1964-1978, erakusketa hartuko du. EHUko Arkitektura Eskolak prestatu du lana. Azkenik, “Housing the Basque Country” erakusketa izango da Arabako hiriburuan, Euskadiko etxebizitza publikoaren ia 40 urteei buruzko historia bisuala, Euskadiko Arkitektura Institutuak hautatutako hogeita hamar proiekturen bidez.
Habic, Euskadiko ekipamenduaren, altzarien eta diseinuaren klusterrak “Diseinuaren artisauak” erakusketa aurkeztuko du Bienalean, euskal enpresek altzarien diseinuaren arloan egindako lanari balioa emateko. Erakusketa ibiltaria izango da eta euskal hiriburuetan ikusi ahal izango da azaroan zehar.
“Peña Ganchegui Euskal Arkitektura Gaztearen Sariei” buruzko erakusketa hartuko du auren ere Bienalak eta, berrikuntza gisa, “Galernak Atlantikoko Arkitektura Zinemaldiaren” lehen edizioa azalduko du, Europako arkitekturako ikasleek egindako film laburrekin.

2021-07-14T09:26:49+00:00July 14th, 2021|arquitectura, AVS, Eventos, Gobierno Vasco|

Leave A Comment

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies