AVS Euskadi, Euskadiko Etxebizitza eta Lurzoruko Kudeatzaile Publikoen Elkartea, 2006ko otsailean eratu zen, herritarrei etxebizitza duina, egokia eta jasangarria eskuratzeko aukera emateko eta bereizketarik gabeko hiri harmonikoa eraikitzen laguntzeko.
Honako hauexek dira Etxebizitza eta Lurzoruko Sustatzaileen Euskal Elkarteko kideak: Visesa, Alokabide, Ensanche 21, Surbisa, Donostiako Etxegintza, Irunvi, Sestao Berri, Bidebi, Udal Etxebizitzak eta Promosa. 2018. urtetik, Bilboko Udal Etxebizitzak AVS Euskadi elkarteko presidentea da; eta Sestao Berri, presidenteordea.
AVS Euskadik prestakuntzarako eta jarduketa egokien trukerako jarduerak bultzatu eta garatzen ditu bere jarduera-arloekin lotutako gaietan; esate baterako, alokairu sozialaren kudeaketa edo zaharberrikuntza.
BIDEBI
BIDEBI BASAURI, S.L., Basauriko Udalaren udal sozietatea da, oso-osorik kapital publikokoa, eta hirigintzaren plangintza integrala garatzean eta egikaritzean espezializatua.
946 073 021
info.bidebi@basauri.eus
SURBISA
SURBISA udal-sozietate bat da, Bilboko eraikin, etxebizitza eta lokaletan jabeek egin beharreko birgaitze-lanak sustatzen dituena. Haren esku-hartzeko eremuaren barruan daude Zazpi Kaleak, Gurutze auzoa, Bilbo Zaharra, Trenbideko Langileen auzoa, Otxarkoaga, Irala, Olabeaga, Zorrotzaurre eta Zazpilanda. Surbisak helburu bi ditu: alde batetik, eraikinen ondasuna segurua, irisgarria eta efizientea izatea eta kalitateko etxebizitzak eskaintzea, eta bestetik, bere eragin-eremuetan bizikidetza erraztea. SURBISAren lanaren helburua da bizi-kalitatea lortzea, jarduera sustatzea eta hirira itzuliko den aberastasun ekonomikoa sortzea.
94 415 99 55
surbisa@surb.bilbao.net
DONOSTIAKO ETXEGINTZA
Donostiako Etxegintza BOE promozio, zozketa eta gestioa, gazteentzako eta helduentzako apartamenduak eta etxebizitza huts pribatuen alokairuaz arduratzen da ALOKABIDE programaren bitartez. Etxebizitzen birgaitzea PARVISA-k kudeatzen du.
943 48 17 65 / 943 48 17 66
Email: etxegintza@donostia.eus
IRUNVI
Irunen etxebizitza publikoari, eta bereziki, babes ofizialeko etxebizitzari (BOE) bultzada handia emateko sortua da. Horretarako, ezinbestekoa da Udalak elkarte bat izatea, etxebizitzen eraikuntza ahalik eta gehien arintzeko aukera emango duen egitura bat, alegia. Era horretan, hirigintza kudeaketa eta beharreko zoruen negoziazioa sustatzeaz gainera, etxebizitzen eraikuntza ere sustatuko duen elkarte bat izango du Udalak eskura.
Gaur egun IRUNVIK bere funtzioak zabaldu egin ditu eta Adineko Pertsona Autonomoentzako Apartamentuak, aparkalekuak eta Irungo Alde Zaharraren zaharberritzea ari da sustatzen.
943 50 57 20
irunvi@irun.org
PROMOSA
Ermuko Udalaren sozietate bat da Promosa eta sozietate horren helburua udalerriaren garapen ekonomikorako tresna bat izatea izango da, azterketaren eta diseinuaren bidez eta sustapen ekonomikoak, higiezinen alorrekoak, teknologikoak eta abar gauzatuz bere hobekuntza ekonomikoa eta sozietatearena lortzeko.
943 17 91 50
promosa@udalermua.net
ALOKABIDE
ALOKABIDE sozietateak alokairuko etxebizitza sozialen parkea kudea-tzen du, eta etxebizitza horiek Visesako, administrazio publikoetako eta sustatzaile pribatuetako sustapenetakoak dira. Enpresa gaztea bezain aditua da. Gaur egun, Eusko Jaurlaritzako sozietate honek 8.000 inguru etxebizitza kudeatzen ditu babestutako alokairupean, eta, hurrengo urteetan, Euskadiko parke osoa izango da. Horri esker, alokairuen kudeaketa arinagoa izango da, eta pertsona guztiek errazago egin ahal izango dituzte etxebizitzekin lotutako izapideak, banan-banako tratu hurbilaren bitartez.
945 000 565
alokabide@alokabide.com
VISESA
VISESA Eusko Jaurlaritzako sustapen-sozietate publikoa da, eta BBK-k, Vital Kutxak zein Euskadiko Kutxak partaidetza daukate bertako akzioetan. Honako arlo hauetako etxebizitzak sustatzen ditu: babes ofizialekoak, alokairukoak, tasatuak eta zuzkidurakoak. Erakundeak kalitateko etxebizitzak sustatzen ditu prezio eta finantziazio-baldintza eskuragarrietan, eta etxebizitzen kate osoa kontrolatzeko ahalmena dauka: lurzoruaren kudeaketatik hasi eta etxea eman arte. Visesak, hain zuzen ere, zerbitzu integrala eskaintzen du, eta berrikuntzak ezartzen ditu EAEko eraikuntzaren sektorean.
T. 945 214 136
visesa@visesa.com
SESTAOBERRI
Sestao Berri Sestao Berri partaidetzapeko sozietate publikoa da. Partaidetza horren %50 Eusko Jaurlaritzaren esku dago; eta beste %50, Sestaoko Udalaren esku. 2005. urtean sortu zen Sestaoko hirigintza biziberritzeko tresna moduan, eta, aldi berean, gizarte zein bizikidetza arloko lana ere garatzen du auzokideen erkidegoekin Sozietateko jarduera hiru lan-lerro handiren inguruan garatzen da: birkokapenak, zaharberrikuntza eta udal-etxebizitzen kudeaketa.
944 064 460
info@sestaoberri.eus
BILBOKO UDAL ETXEBIZITZAK
Bilboko Udal Etxebizitzak TEA Bilboko Udalaren Etxebizitza Sailaren menpeko erakundea da, etxebizitza babestua bultzatzen, esleitzen eta gestionatzen duena bilbotarrek etxebizitza duina edukitzeko beharrizanari erantzuteko, batez ere, errentamenduaren bidez eta, bereziki, duten egoera ekonomikoa zein soziala dela eta, merkatu librean etxebizitza bat eskuratzeko zailtasunik handienak dituzten kolektiboei begira.
Udal Etxebizitzak erakunde eragilea da Bilbo eraberritzeko jardueran. Iraunkortasun irizpideen arabera dihardu, auzoen arteko oreka eta herritarren bizimoduaren kalitatearen hobekuntza bultzatzen
944132400
direccion@vvmm.bilbao.eus
ENSANCHE 21
Ensanche 21 Zabalgunea, S.A. izeneko sozietatea Gasteizko Udalak eratutako udal hirigintza sozietate bat da, sozietate anonimo gisa eratua. Salburua eta Zabalganeko zabalkunde-esparruen planeamenduan eta antolakuntzan Gasteizko Udalari laguntza ematea izango da sozietatearen xedea (udalerriko hirigintza eta ingurumen planeamendua aintzat hartuz), eta orobat burutzea esparru horien urbanizazioa eta eraikuntza, eta udalak, lurzoruaren nahiz etxebizitzen inguruko politika garatzeko, beraren gain uzten dituen proiektu edo programak kudeatu nahiz alor horretan beharrezko diren jarduerak bideratzea. Halaber, Gasteizko Udalak agintzen dion edozein hiri azpiegitura edo ekipamendu sustatu, diseinatu eta gauzatu ahal izango du.
945 16 26 00
e21z@e21z.es