Bilboko eraikinen %15ek jaso du Surbisaren laguntza azken 35 urteetan

1985ean sortu zen Surbisa, bi urte lehenago gertatutako uholde larrien ondorioz kaltetutako Bilboko Zazpi Kaleal berreskuratzeko helburuarekin. Ordutik hona igarotako 35 urteotan, Surbisak hiriko 40.000 eraikin eta etxebizitza baino gehiago eraberritzeko eta birgaitzeko jarduerak sustatu ditu, hau da, Bizkaiko hiriburuan dauden eraikinen %15 guztira. Lan horrek ia 280 milioi euroko inbertsio pribatua mobilizatu du eta beste 76 milioi euro bideratu ditu erakundeak berak eta Eusko Jaurlaritzak zuzendutako laguntza ekonomikoen bitartez.

Urte hauetan, Bilboko udal-sozietateak eraikinen birgaitze integrala bultzatu du, eraginkortasun energetikoa indartuta eta irisgarritasuna hobetzeko neurriak hartuta, igogailuak instalatuz. Zaharberritze-programa espezifikoak ere sustatu ditu, hala nola begiratokiak eta interes kultural bereziko beste elementu batzuk berreskuratzeko programak, bai eta bestelako jarduera batzuk ere hiri-eremuak biziberritzeko, hala nola merkataritzarako lokalak hobetzeko programak.

2005. urteaz geroztik, Surbisak hiri osoan jardun dezake, ezartzen diren beharrizan fisiko eta sozialeko lehentasunen arabera. Gaur egun, eremu hauetan dihardu: Zazpi Kaleak, Gurutze auzoa, Bilbo Zaharra, Trenbideko Langileen auzoa, Irala, Olabeaga, Zorrotzaurre eta Zazpilanda.

2021-01-18T12:02:42+00:00January 18th, 2021|AVS, Gobierno Vasco, Birgaitze, Vivienda|

Leave A Comment

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies