Bilboko Zorrotza auzoko Zazpilandako eraikinen erdiak birgaitzea bultzatu du Surbisak

Duela bost urte hasi zen Surbisa Bilboko Zorrotza auzoko eraikin talde horretan lanean. Ordutik, 150 familiak baino gehiagok egin dituzte eraikinak eta etxebizitzak hobetzeko lanak, eta, batez ere, birgaitze energetikoa eta fatxaden, estalkien eta kanpoko arotzeriaren isolamendu termikoa egin dituzte, bai eta igogailuak jarri ere. Eraikin bakoitzeko batez besteko inbertsioa 84.000 eurokoa izan da.

Zorrotza auzoaren goialdean dago Zazpilanda Taldea. 1954an Etxeko Obra Sindikalak proiektatutako eraikin multzoa da. Taldeak “kalteberatasun” kalifikazioa du Eusko Jaurlaritzaren aldetik, eta Lehentasunezko Eremuak Birgaitzeko Surbisaren Plan Estrategikoan sartuta dago. 50 eraikin inguru ditu, zortzi bloketan banatuta, ia 400 etxebizitzarekin, merkataritza-gunerik gabe.

Birgaitze horien inbertsio pribatua 1,6 milioi eurokoa izan da. Surbisa leihatila bakarra izan da laguntza ekonomikoen eskaeren kudeaketan. Diru-laguntzon batez bestekoa %65 izan da.

2021-05-13T18:54:09+00:00May 13th, 2021|AVS, Gobierno Vasco, Birgaitze, Vivienda|

Leave A Comment

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies