Bilboko Udalak diruz lagunduko du Eusko Jaurlaritzak etxebizitza-eraikin guztiei eskatuko dien energia-ziurtagiria lortzeko urtea amaitu baino lehen. “Lerro Berdea. Etxebizitzaren Birgaitze-Energetikoari Laguntzak” izeneko 200.000 euroko aurrekontu-partida bideratu du zeregin horretara, helburu bikoitzarekin: higiezinen auditoria energetikoa bultzatu eta etxebizitzen higiezinetan esku-hartze txikiak egitea sustatu. Laguntza horiek Surbisak Bilbon izapidetuko dituen Next Generation funts europarretatik datozenekin osatuko dira.
Hauek dira laguntzak: jabetza pribatuko bizitegi eraikinetan eraginkortasun energetikoaren ziurtagiriaren idazketa (400 euro, gehi 20 euro etxebizitza bakoitzeko; gehienez 2.000 euro jarduketan); auditoretza energetikoarena (400 euro, gehi 40 euro etxebizitza bakoitzeko; 3.000 euro jarduketan gehienez) eta etxebizitzen eta eraikinen aurrezpen energetikoan eragin zuzena duten esku-hartze txikiak (% 50eko diru-laguntza, gehienez 10.000 euro eraikin bakoitzeko eta 1.500 euro etxebizitza bakoitzeko).
Leave A Comment