Surbisak etxebizitzak berritzeko Renove Plana luzatu eta 60 urtetik gorakoentzat eta desgaitasuna dutenentzat Egokitu Plan berria abiarazi du

Etxebizitzen barruan obrak egiteko laguntza Renove plana uztailaren 30era arte luzatu dute aurten. Iaz milioi erdi euroko aurrekontua izan zuen eta 4 milioi euro mobilizatu zituen erreformetan. Surbisak kudeatzen duen programak 800 eskaera jaso zituen, eta obraren % 20rainoko diru-laguntzak jaso ahal izan zituzten onuradunek, gehienez 6.000 euroko inbertsioarekin.

Renove programaren bigarren edizioaz batera, Surbisak beste ekimen bat jarri du martxan: Egokitu Plana, 60 urtetik gorako pertsonei edo desgaitasuna duten pertsonei zuzendua, etxebizitzen bizigarritasuna edo barneko irisgarritasuna hobetzeko: bainuontziak dutxa-platerekin aldatzea, sanitarioak egokitzea edo sistema domotikoen eta teknologikoen instalakuntza autonomia pertsonala errazteko, besteak beste.

Eskatzaileek 1.000 eurotik 6.000 eurorainoko aurrekontu babesgarriaren gainean finantzatu ahal izango dituzte obra horiek, itzuli beharrik gabeko inbertsioaren % 20ko diru-laguntzarekin, eta etxebizitza bakoitzeko 1.200 euroko gehieneko diru-laguntzarekin Renove Planaren kasuan; Egokitu planaren kasuan, inbertsioaren % 30ekoa babesten da, gehienez ere 1.800 euroko mugarekin. Bi ildo horiek bateragarriak dira. Jarduera berri horietarako aurrekontua 800.000 eurokoa da.

2021-03-16T11:53:59+00:00March 16th, 2021|AVS, Udalerriak, Vivienda, Etxebizitza soziala|

Leave A Comment

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies