Visesak alokairurako 46 etxebizitza babestu eraikiko ditu Otxarkoagan, Udal Etxebizitzei erositako orube batean

Eusko Jaurlaritzak azaroan egindako azken bileran, Bilboko Otxarkoaga auzoan orube bat erosteko baimena eman zuen, bertan etxebizitza babestuen sustapen bat eraikitzeko eta errentan emateko. Lurzorua Bilboko Udal Etxebizitzak udal-sozietatearena da, eta Aixe-Ona inguruan dago, Otxarkoagan. 440 metro koadroko azalera du, eta Visesak 46 etxebizitza babestuko eraikina eraikiko du, alokairuan emateko. Erosketa 140.000 euroan itxi da, BEZa kanpo.

La compra completa la adquisición de parcelas necesarias para desarrollar el convenio firmado entre el Gobierno Vasco y el Ayuntamiento de Bilbao que prevé promover un centenar de viviendas de protección oficial en alquiler en los barrios de Otxarkoaga, Bilbao La Vieja y Miribilla. Esta actuación se añade a las recientes cesiones de otros dos solares en Bilbao, uno en la calle Cortes, donde se construirán 23 viviendas; y otro, en la calle Gimnasio, con 12 viviendas.

Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak sinatutako hitzarmena garatzeko beharrezkoak ziren lursailen erosketa osoa egin da operazio honekin. Hitzarmen horren arabera, alokairuko babes ofizialeko ehun etxebizitza inguru sustatu behar dira Otxarkoaga, Bilbo Zaharra eta Miribilla auzoetan. Azken jarduketa honi duela gutxi beste bi orube lagatzeari gehitu behar zaio Bilbon, bata Gorte kalean, 23 etxebizitza eraikitzeko bertan, eta bestea, Gimnasio kalean, 12 etxebizitza berri egiteko.

2022-12-09T08:06:16+00:00December 9th, 2022|Alokairu, AVS, Gobierno Vasco, Vivienda|

Leave A Comment

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies