Visesak 118 BOE berri eta lurpeko aparkaleku bat egingo ditu Hondarribian

Visesak babes ofizialeko 118 etxebizitza berri eraikiko ditu Hondarribian. Haietatik, 76 alokatu egingo dira, eta gainerako 42ak salgai jarriko dira. Zenbatespenen arabera, hiru urteko epean egongo dira amaituta. Aurreikuspenen arabera, 84 etxebizitza eraikiko dira Talaia Biteriren aurrean dagoen Presa I orubean, eta saldu eta alokatu egingo dira proportzio berean. Presa III orubea Jostaldi pilotalekuaren eta Haizederren artean dago kokatuta, eta, bertan, anbulatorioa zein liburutegia lekuratu ziren aldi batean. Proiektuaren arabera, alokairu sozialerako 34 etxebizitza eraikiko dira bertan, eta gehienak udalerriko 35 urtetik beherako gazteentzat izango dira.

Horrez gain, Presa I lehenengo orubeko lurpean, hiru solairuko lurpeko aparkalekua eraikiko da. Lehenengo solairua egoiliarrentzat izango da, eta, beste bietan, 230 aparkaleku egongo dira. Haietatik, 188 txandakakoak izango dira, eta 42 salgai jarriko dira.
Etxebizitza berri horiek kontuan hartuta, azken sei urteotan Hondarribian eraikitako BOE-en kopurua 378koa izango da.

Leave A Comment

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies