Alemaniako Münster Unibertsitateko Lurralde Plangintzako Katedrako 25 ikaslek Bilbora bidaiatu dute Otxarkoaga auzoan aplikatzen ari den hiri-plangintzaren eredua lekuan bertan ezagutzeko. Proiektuaren deskribapen orokorraren ondoren, birgaitze-programa horretako etxebizitzetako bat bisitatu dute auzoan ikasleek. “Orain Otxar” programan jasotako eredu horren aplikazioak Otxarkoaga eko-auzo sozialki jasangarria bihurtu nahi du, eta hori gauzatzeko, herritarren arteko elkarte-sarearen inplikazioa kontutan hartuta.
“Orain Otxar” hiri-berroneratzeo Bilbon egiten den mota horretako lehen esperientzia da eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren eta Bilboko Udal Etxebizitzen lankidetza instituzionala du.
Leave A Comment