Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeak 100 urte bete ditu etxebizitza sozialean

Aurten, Bilboko Udalak mende bat beteko du etxebizitza sozialen kudeaketan. Ehun urteotan, 25.000 inguru familiak Udal Etxebizitzak udal-erakundeak bideratutako zerbitzu hori erabili dute.

Mendeurrena ospatzeko asmoz, 2018an garatuko diren jarduerak antolatu dira: Bilboko etxebizitza sozialen mendebeteko historiari buruzko erakusketa, besteak beste. Era berean, beste jarduera ludiko eta kultural batzuk ere prestatu dira; esate baterako, 100 urki eta 20 haritz landatuko dira Pikotamendin, Artxanda mendiko iparraldeko magalean, hain zuzen ere. Leku horren izena, gainera, “Bilboko Udal Etxebizitzak Erakundearen Mendeurreneko Basoa” izango da.

Udal Etxebizitzak erakundearen mendeurrenarekin batera, Espainiako Etxebizitzako eta Lurzoruko Kudeatzaile Publikoen Elkarteak (AVS) bere urteko batzarra egingo du Bilbon, eta, bertan, etxebizitza sozialen arloko jarduketa onenen AVS Sariak banatuko ditu.

Bilboko udal-etxebizitzen parkea Espainiako antzinakoena da, eta alokairu sozialpean kudeatzen diren 4.100 baino gehiago ditu. Bilbon 83 biztanleko udal-etxebizitza bat dagoenez, biztanle-kopuruaren arabera etxebizitza sozial gehien dituen udalerria da.

2018-04-17T09:06:21+00:00April 17th, 2018|Alokairu soziala, AVS, Eventos, Udalerriak, Etxebizitza soziala|

Leave A Comment

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies